Misioa

Misioa

Donostiako La Salle Ikastetxea gizarte-ekimeneko itunpeko ikastetxe kristaua eta euskalduna da. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa eskaintzen ditu (2-18 urte bitarteko haur eta gazteentzat), La Salle Hezkuntza Sarearen ikastetxea da eta haren titularra K.E. Anaien Institutua da.

Gure hezkuntza proiektua gizakiaren eta munduaren ikuspegi kristauan oinarritzen da, giza balioak (Justizia eta Bakea) sustatzen ditu, eta inguruko pertsonen eta gizartearen beharrei erantzuten saiatzen da. Proiektua pertsona orori dago irekita, batez ere, behar gehien dutenei, eta gure herriko historia eta kultura abiapuntu direla, pertsonaren heziketa integrala bilatzen du bakoitzaren gaitasun guztien garapena lortzeko. Ikasleekiko eta beraien familiekiko hurbiltasuna, pertsonen arteko errespetua, haur eta gazteen jarraipena eta guztion arteko elkarlana ditu ardatz gure asmoak.

Proiektu hau aurrera daramagun Hezkuntza Elkartea pertsona konprometituak eta bokaziodunak gara, programa pedagogiko berritzaileak erabiltzen ditugu eta etengabeko hobenkuntzan oinarrituriko kudeaketa sistema (EFQM) erabiltzen dugu inguruko eragileekin elkarlanean.

Ikuskera

Gure inguruko familientzat aukera erakargarria izan nahi dugu, eskaintza akademiko zabalean eta balio kristauetan oinarrituta. Ikastetxean izandako egonaldia esperientzia aberasgarria eta hezitzailea izanik gure ikasleak hiritar autonomoak, kritikoak eta zoriontsuak izatea, beraien gaitasunak modu egokian garatzea eta justiziaren alde lan egitea bultzatzen dugu.

Gizartean den aniztasuna aintzat harturik, metodologia berritzailea eta inklusiboa planteatu nahi dugu. Gure ikasleei eredu eleanitza eskaintzen diegula, euskara eta euskal kultura maitatzeko eta ezagutarazteko konpromisoa hartzen dugu.

Hezkuntza Elkartea osatzen dugun guztion atxikimenduaz Hezkuntza Proeiktua aurrera eramanez, fede kristauaren garapenean eta barnetasunean erreferente izan nahi dugu gure familientzat.

Balioak

• Aniztasuna: Gizartean diren behar anitzei erantzun egokiak ematen saiatzea eta gure ingurua hobetzeko aukerak eskaintzea.
• Hezkuntza Proiektua: Hezkuntza Ekartea osatzen dugun guztioi dagokigu Hezkuntza Proiektuaren inguruan lan egitea. Honetarako, pertenentzia sentimendua, inplikazioa eta erantzukizuna sustatzen ditugu.
• Errespetua: Ikasleekiko eta familiekiko hurbiltasuna, elkarrenganako konfiantza, ingurugiroarekiko sentsibilitatea.
• Euskal kultura gure lanaren erreferente nagusienetakotzat jotzea.
• Kudeaketa: Etengabeko hobekuntzan oinarrituriko kudeaketa sistema erabiltzea eta guztiok parte hartzea.
• Barnetasuna landuz Traszendentziara irekitzeko aukerak ematea.
• Metodologia: Behar berriei egokitzen diren metodologiak erabiltzea, horrela, aldaketa eta behar berriei adi, eskola berri eta egokia etengabe sortzen joateko.