Liburutegia

Sarrera.

Eskolako Liburutegia jolastokiaren parean dago, sarrera nagusiaren ezker aldean.

Fondo dokumentala.

Oraintxe bertan Liburutegiak 43.700 dokumentu dauzka, informatikoki katalogatuak, ikasketarako, irakurketarako, ikerkuntzarako eta didaktikarako. Dokumenturik gehienak liburuak dira. Eskatuenak liburutegian bertan daude eta askatasunez eskura daitezke. Besteak Biltegian daude eta liburuzainari eskatu behar zaizkio. Ikasleei ikasturte hasieran adierazten zaien arautegi batek arautzen du Liburutegiko beste zenbait baliobideren erabilera (ordenagailu mugiezinak eta mugikorrak, proiektorea eta pantaila, fotokopiagailua, inprimagailua, bozgorailuak, etabar).

Katalogazioa.

Liburutegi honetako liburuak  Abies erabileraren arabera katalogatuta daude (Eskola Liburutegien Kudeaketarako Programa). Interneterako sarbidea daukan edozein ordenadoretik kontsulta dezakezu fondoen zerrenda, eta ez duzu klabe berezien beharrik.  Kontsultak egin daitezke izenburua, egilea edo argitaletxea abiapuntutzat hartuta. Zure ekaerari dagozkion liburuen zerrenda daukazunean, izenburu zehatz batean klikatu dezakezu eta informazio osagarria emango zaizu. Gogora ezzu hemen informazioa bakarrik emango zaizula. Beste zenbait funtziotarako, maileguen eskaera,itzultzeak, irizpide konplexuagoko bilaketak, kokapena apaletan, etabar, liburuzainarengana jo behar duzu.

Maileguak.

Pertsonalki eskatu behar zaizkio liburuzainari. Irakasleek egin dezakete, langileek, ikasleek, ikasle ohiek, ikasleen familiek, La Salle Egoitzako ikasleek eta Ikastetxearen hezkuntza eremuan mugitzen den edozeinek.

Erabilera eskola ordutegiaren barruan.

Eskola egutegiko saio guztietan dago irekita, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen premien arabera. Beraiek gainbegiratuko dute erabilera, Zuzendaritza Taldeak koordinatuta.

Eguerdiko erabilera, ikas ordutegitik kanpo.

Liburutegia ireki egiten da asteko zenbait egunetan Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, eguerdian. Ordutegi honen arabera irekitzen da: Astelehenetan. 14.10etatik 14.45 arte; Asteartetan: 12.40etatik 13.30 arte eta 14.10etatik 14.45 arte; Ostegunetan 14.10etatik 14.45 arte.

Arratsaldeetako erabilera ikas ordutegitik kanpo.

Liburutegia astelehen, astearte eta ostegunetan irekitzen da 17.00etatik 18.15arte. Ordutegi honetan Ikasketxeko ikaslerik txikienak ere onartzen dira (Haur eta Lehen Hezkuntzakoak), bakarrik edo pertsona heldu batekin. Etxekolanak egin ditzakete edo irakurri (beraiek ekarri behar dute material guztia, hiztegiak bakarrik utziko baitzaizkie; ez libururik, ez aldizkaririk, ez ordenagailurik). Txiki hauek liburutegi mota hauetan ezarritako portaera arauak betetzeko gai izan behar dira: besteak beste, isiltasuna, txukuntasuna. Ezin da jan edo edan, eserita egon behar da…

Arduradun orokorra.

Anai Jesús Iturburu da arduradun orokorra. Salbuespenak aparte, pertsonalki erantzuten ditu kontsultak eta eskaerak astelehen, astearte eta ostegunetan 17.00etatik 18.15etara Liburutegian bertan. Berarekin telefonoz hitz egin nahi bada, onena Ikastetxera deitu (943.45.44.00) eta liburutegiarekiko konexioa eskatzea da. Hemen adierazten diren ordutegiak ikasturtearen barruko ikastegunei dagozkie. Ezustekoek sorturiko salbuespenak garaiz komunikatuko dira.

Haur eta Lehen Hezkuntza.

Liburutegi honetako fondoak, hasieran behintzat, Bigarren Hezkuntzako (DBH eta Batxilergoa) ikasleentzat pentsatuta daude, eta Irakasle guztientzat. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Gelako Liburutegiarekin jarduten dute, Tutoreen eta Irakasleen gidaritzapean.