Lehen Hezkuntza

Gure ikastetxeko LH 6 mailako ikasleek aukera bikaina izan dute GUREAK erakundeak Donostian dauzkan instalakuntzak barrutik ikusteko eta bertako langileekin solasaldi ederra izateko. Ikasleek oso ongi baloratu duten jarduera izan da.   

LH 2. mailako ikasleak Gipuzkoako kostaldeko hiru herri ezagutu dituzte bi egun hauetan: Zarautz, Getaria eta Zumaia. Irteera honetan mendia eta itsasoa uztartu dituzte herri hauen historia eta kondairak entzunez. Egin dituzten ekintza guztiak oso erakargarriak izan dira; hala nola, aparejuen taillera, arrantza, itsasontzian bira eta abar. Ikusi dituzten paisaiak zoragarriak dira. Bikain pasa dute!

Egun hauetan zehar gure LH 6. mailako ikasleek   egun zoragarri batzuk igarotzen ari dira Baratze natur eskolan. Bertan, euskararazko testu ingurune batean naturarekin harremanak lantzetzeko eta sendotzeko aukera bikaina izaten ari dira. Baserri giroko bizitzan murgilduta, hainbat tailer burutzen ari dira: egurra lantzea tailu bikainak burutuz, ogia sortzeko eta dastatzeko aukera daukate, animalien zainketa eta …