spacer.gif
LA SALLE IKASTETXEA
· Nor gara
· Kokapena
· Bisita birtuala
· Organigrama
· Harremanak
· Barne Araudia
· Kalitatea
· Proiektuak
· Bilatzaileak
· E-maila Irakaslea
· Moodle
· La Salle Irratia
· Liburutegia
· Iragarki-taula
· Galeria
· Barrutiko sarea

2009 - 2010
· Aurtengo helburuak
· Egutegiak

ETAPAK
· HH
· LH
· DBH
· BTX

KIROLA
· Informazioa
· Asteko ordutegia
· Taldeen argazkiak
· Dekalogoak

GURASO-ESKOLA
· Aurkezpena
· Topaketak
· Agiriak

IGE
· Bloga

IKASLE OHIAK
· Orlak
· Harremanak

SALLETARRAK
· Informazioa
· Partaideak
· Instalazioak

Online
Oraintxe dago: 6 bisitari eta 0 kide konektatuta



spacer.gif


This is Topic: Otoitza Oración
Following are the News Items published under this Topic.


See all

spacer.gif
spacer.gif   Urteko 23. Igandea C - 23 Tiempo ordinario (C)
Igorlea: admin Data: Larunbata, 2010 Ira, 04 - 04:14
  spacer.gif
  Otoitza Oración





2010eko irailaren 5a - 5 de septiembre de 2010


 
  19 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   PEDRO ETA PAULO APOSTOLUEN FESTABURUA
Igorlea: admin Data: Astelehena, 2010 Eka, 28 - 10:47
  spacer.gif
  Otoitza Oración
Pedro eta Paulo apostoluen Festaburua

Eliza osoaren eta Aita Santuaren alde otoitzerako deia

Ekainaren 29an Pedro eta Paulo Apostolu Santuen Festaburua ospatzen du Elizak eta Gotzain jaunak, arratsaldeko zazpi eta erditan (19:30) Katedralean zuzenduko duen Eukaristian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Elizbarrutiko apaiz, erlijioso eta laikoei, munduan zabaldurik dagoen Eliza osoaren alde eta, bereziki, Benedikto XVI.a Aita Santuaren alde otoiz egingo dugu.

Eta Gotzain-elizan bezala, parrokietan, erietxetan nahiz egoitzetan, familietan zein monasterioetan, Jaunaren samurtasuna dastatuz (Sal 33), esker o­nez, egingo dugu otoitz.

Bere Eliza heriotzaren indarretik askatu duenak (Mt 16, 18), eman diezagula guztioi, Pedro eta Paulo Santuak jaso zuten kemena eta argia, Kristo aitortu eta hots egiteko.



 
  75 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   ANAI ALVARO ETXEBERRIA, ANAI NAGUSIAREN PAZKOKO AGURRA
Igorlea: admin Data: Asteartea, 2010 Api, 06 - 10:07
  spacer.gif
  Otoitza Oración







Pascua es la fiesta de la esperanza, el triunfo de la vida sobre la muerte; del amor sobre el odio; de la alegría sobre la tristeza, del domingo de Pascua sobre el Viernes Santo. En un año especialmente difícil para la Iglesia debemos hacer un acto de fe en el triunfo del Señor capaz de superar nuestras debilidades.Estamos llamados a ser testigos de esa esperanza que nos habita, como nos invita San Pedro. Se trata de una esperanza que nace de nuestra fe en el Dios de la vida y en la humanidad capaz siempre de renacer de sus cenizas. La gracia de Dios está con nosotros en los momentos de fracaso y de lío, para ponernos nuevamente en pie. De la misma forma que el domingo de pascua Dios convirtió el viernes santo en un día de bendición, podemos estar seguros de que todos nuestros intentos por amar darán fruto ¡Y por eso no tenemos que temer! Podemos adentrarnos en esta aventura, con confianza y coraje (Timothy Radcliffe).
El amor de un Dios que quiere que todos los hombres se salven, pero que tiene una predilección especial por los pobres y más pequeños, tal como lo muestra el Evangelio y lo entendió nuestro Fundador, nos debe hacer creativos y eficaces. Pascua es invitación a convertirnos al futuro como signo de algo cualitativamente mejor; se trata de hacer presentes los valores del Reino de filiación y fraternidad, que deben ser nuestro horizonte totalizador, como lo fueron para Jesús llevándolo a entregar su propia vida. El amor es la prueba de que estamos participando de la Pascua del Señor: Sabemos que hemos pasado de la muerte a la vida porque amamos a nuestros hermanos/as (1 Juan 3,14).El reto es inmenso pero sabemos que el Señor ha resucitado; que su presencia renovada en la oración, en la Eucaristía y en el rostro de nuestros hermanos y hermanas, especialmente los pobres y los que sufren hace posible lo que nos parece un sueño. ¡Felices Pascuas de Resurrección!
Hermano Álvaro Rodríguez Echeverría, FSCSuperior General
 
  131 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   SANTIAGO, APOSTOLUA
Igorlea: admin Data: Asteartea, 2009 Uzt, 21 - 05:08
  spacer.gif
  Otoitza Oración

Santiago apostolua

Santiago izena bi hitz, Sant eta IagoJakob izenetik dator Iago–, bat egitetik sortua da. Garai batean, euskaraz, JakueIaun Domne Iakue– deitzen zioten.

Zebedeo arrantzalearen eta Salomeren semeak ziren Santiago (Mk 15, 40; Mt 27, 59) eta haren anaia Joan, biak Boanerges, hau da, «Trumoikume» deituak (Mk 3, 17). Arrantzaleak ziren Genesareteko aintziran, Simon Pedro eta Andresen lankide. Joan Bataiatzailearen testigantzak eta, bereziki, Jesusen beraren deiak erabat aldatu zuen gizon haien biziera. Jesusen hiru ikasle min-minetakoa zen Santiago, Pedro eta Joanekin batera. Jairoren alaba pizten ikusi zuen Jesus (Mk 5, 37-43), Jesusen antzaldatzea ere bai Tabor mendian (Mk 9, 2-8), baita Getsemaniko agonia larria ere (Mt 26, 37).

San Jeronimok V. mendearen hasieran jasotako tradizio baten arabera, Hispanian izan zen Jakue Ebanjelioa hots egiten, eta Andre Maria agertu zitzaion harbil edo pilare baten gainean, Zaragozan.

Apostoluen Eginak deritzan liburuak dioenez, Jakue izan zen apostoluetan lehenbizikoa bere bizia ematen; izan ere, 43 edo 44. urteko pazkotan (apirilaren 12 edo 13an) burua moztuz hilarazi zuen Herodes Agripa I.a erregeak (Eg 12, 2) Jerusalemen. VIII. mendeaz gero uztailaren 25ean Santiago Apostoluaren jaia ospatzen da Mendebaldean, eta IX. mendeaz gero, Compostelan beneratzen dute haren gorpua.

Compostela

Tradizioak dioenez, Jakueren ikasle batzuek, itsasoz, Galiziaraino ekarri omen zuten; Padron herria dagoen tokian lehorreratu eta lurraldean barrura sarturik, ehortzi egin zuten. 813. urtean Teodomiro apezpikuak hilobia aurkitu zuen, izar bat ikusi omen zuen zelaian –hortik deritza Campus Stellae: izar-zelaia–, eta Alfontso II.a erregeari berri eman zion. Eliza eraiki zuten toki hartan. IX. mendean zehar normandoen erasoak izan ziren arren, irekia egon zen eliza hura. 997an, ordea, Almanzor buruzagi musulmanak eraso eta, hilobia errespetatu zuen arren, Kordobara eraman zituen Compostelako kanpaiak, meskitan argi-ontzi bihurtzeko. Fernando III.ak, Kordoba berreskuratu o­ndoren, Compostelara itzuli zituen kanpaiak. 1589an ingelesak sartu ziren Compostelara, apostoluaren gorpuzkinak erretzeko asmoz. Artzapezpikuak gorde egin zituen, eta ez zuten jakin non, harik eta 1879an egindako indusketetan aurkitu zituzten arte.

Pelegrinazioak

IX. mendearen azken aldera, monasterioetan irakurri ohi zituzten Martirologio edo santuen bizitzen liburuetan jakin zuten Europa osoan Compostelako hilobiaren berri. Orduan sortu zen Frantziatik, Alemaniatik, Ingalaterratik eta beste zenbait naziotatik Compostelara, Sant Iago Apostoluaren hilobira, joateko ohitura, Jesus Jaunaren hilobira –hau da, Jerusalemera– eta San Pedroren hilobira –Erromara– joatekoa bezala. Frisiako San Evemaro izan zen lehenengoetakoa. 899an Alfontso III.a katedralaren sagaratzean izan zen. 950ean lehenengo pelegrin frantsesa iritsi zen Compostelara: Godesalko, Le Puy-en-Velay-ko apezpikua. Gerora, milaka pertsona joango zen pelegrinazioan Santiagoren hilobira, batez ere 1119an Kalixto II.a aita santuak uztailaren 25a igandez gerta zedin guztiak «Urte Santu Jakobeo» izan zitezela agindu zuenez geroztik. Barkamen berezia eta indulgentziak hartzeko egokiera dira urte santu horiek. Nafarroako eta Gaztelako erregeek eta monasterioek arreta bereziz zaindu zuten Santiagorako bidea, pelegrinentzat ostatu eta ospitaleak eraikiz eta haiek defenditzeko ordena militarrak sortuz. Bide horrek, bestalde, egokiera berezia eskaini zuen Euskal Herrian kristautasuna zabaltzeko eta sendotzeko eta Europako kultura sartzeko. Espainian ere eragin handia izan zuen bide horretan barna ibili zen jendeak.

Bide honen berriak, gorabeherak eta pelegrinazioa egiteko argibideak autore askok eman ditu. Zaharrenetakoa Aymeric Picaud abade frantsesak 1139 eta 1165 bitartean egindakoa izango da: Liber Sancti Jacobis, gerora Codex Calistinus deitua. Euskaldunei buruz mintzo da Aymeric, basatiak zirela esanez eta haien mintzairako hitz batzuk jasoz: cison (gizon), nescato (neskato), arno (ardo), bereter (apaiz), Urcia (Urtzia, euskaldunek Jainkoari edota zeruari ematen zioten izena).

1772an apaiz euskalduna jarri zuten aitortzak, konfesioak, entzuteko. Asko ziren, nonbait, Santiagora –Sant Jakes-era– joan ohi ziren euskaldunak. Honela dio aspaldiko euskal kopla batek:

Pelegriñuac datoz Santiagotican / Atea iriqui beza icustiagatican. / Chomiñ, jozac trompeta, / Pello, non dec conqueta? / Berdiña baldin baciagoc, / Ecarri beteta.

Santiago-bidea

Erromarako bezala, Santiagorako ere bide asko zegoen. Ospetsuena eta erabiliena «bide frantsesa» deitua da. Frantziako zenbait hiritan hasi, Pirinioak Canfranc-etik edota Donibane Garazi, Ibañeta eta Orreagatik igaro eta Garex-en (Puente la Reina) herrian biltzen ziren lau bideak.

Gipuzkoan barna bi bide nagusi aipatu behar dira: kostaldekoa eta barrukoa. Baionan biltzen ziren pelegrinek, Hendaian Bidasoa igaro eta bi bideetako bat har zezaketen. Kostaldekoa Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Askizu, Zumaia, Itziar, Sasiola, Astigarribia, Arnoate, Markina-Xemein, Ziortza, Gernika, Larrabetzu, Bilbo eta Balmasedan barna zihoan, Gaztelan sartu arte. Barrukoa, aldiz, Irun, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Andoain, Villabona, Tolosa, Alegia, Ordizia, Beasain, Segura, Zegama, San Adrian, Zalduondo, Gazeo, Gasteiz, Armentia eta Armiñon-en barna zihoan, Gaztelan sartu arte.

Ondare handi eta aberatsa utzi zuten, bai erlijiotasunaren aldetik, bai kulturaren aldetik, bai politikaren aldetik Santiago-bidean zehar ibili zen jendeak eta izan ziren gertakari guztiek. Ikusi besterik ez dago zenbat ermitak, parrokiak eta lekuk daraman Santiago/Santiyo izena.


 
  395 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   OTOITZA, SAN INAZIO BEDERATZIURRENARENEKO GAIA
Igorlea: admin Data: Asteartea, 2009 Uzt, 21 - 05:06
  spacer.gif
  Otoitza Oración
Otoitza, San Ignazioren bederatziurreneko gaia

Zer da otoitza? Noiz otoitz egin eta non? Ba al du garrantzirik otoitzak? Nola otoitz egin gaur egun? San Ignazioren otoitza nolakoa da? Eta Jainkoaren Erreinuaren otoitza?

«Otoitzean maisu» den Loiolako Ignaziorengandik ikasiz, Jesusen Konpainiak bederatzi hitzaldi antolatu ditu otoitzari buruz. Uztailaren 22an hasi eta 30ean amaituko dira hitzaldiok Loiolako Basilikan, arratseko 19:00etan. Hitzaldien o­ndoren kantaldiak izango dira zenbait parrokia eta herritako abesbatzen eskutik: Loiola, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Zarautz, Aretxabaleta.

Gotzaina Azpeitian eta Loiolan

Urteroko legean, Joan Maria Uriarte Gotzaina Azpeitiko San Sebastian Soreasukoaren parrokian izango da uztailaren 31n, San Inazio egunez, Eukaristia-ospakizunean biltzar buru. Meza, prozesioaren o­ndoren izango da, goizeko 11:00etan. Biharamunean, abuztuaren 1ean, Eukaristia ospakizuna Loiolako San Ignazioren Basilikan izango da Gotzaina buru dela, ordu berean, goizeko 11:00etan.

Herri Irratian zuzenean

Bai bederatziurreneko hitzaldiak eta kantu-emanaldiak bai San Ignazio Eguneko eta biharamuneko Eukaristia-ospakizunak, Herri Irratia – Loiola Media irratiak eskainiko ditu zuzenean bere kate guztietan: Donostia eta Loiola, Eibar eta Bilbo, eta Arabako irrati-kateetan.

Bederatziurrenaren egitaraua



 
  371 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   EBANJELIOARI HELDU. EBANJELIOA EMAN
Igorlea: admin Data: Osteguna, 2009 Uzt, 16 - 01:04
  spacer.gif
  Otoitza Oración
Ebanjelioari heldu. Ebanjelioa eman

Nola izan kristau gaurko giroan? Galdera hau ibili du Joan Maria Uriarte Gotzainak pastoral-urtearen amaierako Eukaristian egindako homilian, «Fedea familian bizitzera deituak» goiburupean burutu den urtea burutuz.

Gizarteak eta kulturak gaur ez du errazten Ebanjelioaren arabera bizitzea. Eliza barruan ere badira zailtasunak. Gotzainak lehen kristau elkarteei begiratu die. Gureak ez bezala, haienak eraso gorrian bizi izan ziren. Otoitzean eta elkar hartuz eutsi zioten beren nortasun kristauari. Haiek nola jokatu zuten ikusi eta haiengandik ikasteko deia egin du Joan Maria Uriartek. Eta bigarren gomendioa: Jesus iparrorratz izatea bakoitzaren eta elkartearen bizitzan. Nor da Jesus gutako bakoitzarentzat bizitzaren arloetan? Halaber, kristau elkarteen Berri o­naren argi-izpiak ikusteko gai izan eta argi eman dezatela opa izan du Gotzainak.

Gotzainaren homilia



 
  396 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   OROIMENA, EGIA, BARKAMENA
Igorlea: admin Data: Osteguna, 2009 Uzt, 02 - 10:01
  spacer.gif
  Otoitza Oración
Oroimena, egia, barkamena

73 urte beteko dira Gerra zibila irabazi zutenek lehen euskal apaizak fusilatu zituztela Gipuzkoan. Hamalau apaiz hil zituzten 1936 eta 1937an: Martin Lekuona Etxabeguren, Gerbasio Albizu Bidaur, Jose Adarraga Larburu, Jose Ariztimuño Olaso, Jose Sagarna Uriarte, Alejandro Mendikute Lizeaga, Jose Otano Migelez C.M.F., Jose Joakin Arin Oiartzabal, Leonardo Guridi Arrazola, Jose Markiegi Olazabal, Jose Ignazio Peñagarikano Solozabal, Zelestino o­naindia Zuloaga, Jose Iturrikastillo Aranzabal eta Roman de San Jose Urtiaga Elezburu O.C.D. Hauetako inork ez zuen hileta-elizkizunik izan eta gehienen izenak ez ziren jaso Gasteizko elizbarrutiaren Aldizkari Nagusian, garai hartan Elizbarruti bakar hartakoak baitziren Gipuzkoako, Bizkaiko eta Gipuzkoako apaizak.

Hileta-elizkizun bateratua Gasteizen uztailaren 11n

Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainek oroimena garbitu, egia zerbitzatu eta barkamena eskatuko duen ariketa egin nahi dute beren kristau-elkarteekin bat eginik, justizia, bakea eta adiskidetzea eraikitzen laguntzeko. Hileta-elizkizun bateratua egitea erabaki dute eta ospakizun horretan aipamen berezia egingo zaie bere garaian halakorik egin ez zitzaienei; halaber, gerrate hartan hil zituzten ehunka pertsona ere oroimenean izango dira. Hileta-elizkizuna uztailaren 11n izango da, larunbata, eguerdiko 12etan Gasteizko Katedral Berrian eta Ricardo Blázquez Bilboko Gotzaina, Joan Maria Uriarte Donostiako Gotzaina, Miguel Asurmendi Gasteizko Gotzaina eta Mario Iceta Bilboko Gotzain Laguntzailea izango dira biltzar-buru.

Gainera, Elizbarruti bakoitzaren Aldizkari Nagusiek aipatutako apaizen bizitza eta heriotzari buruzko berriak jasoko dituzte eta haien izenak elizbarrutietako erregistroetan eta parrokia-liburuetan sartuko dira.

"Oroimena garbitu, egia zerbitzatu, barkamena eskatu”. Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainen mezu bateratua.

1936-1937an fusilatutako apaizak



 
  402 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   BOKAZIO MISIOLARIA
Igorlea: admin Data: Larunbata, 2009 Mar, 14 - 06:16
  spacer.gif
  Otoitza Oración
60 urte eta gero, bokazio misiolaria

Euskal Elizbarrutiek Misioak 60.urteurrena ari dira ospatzen pastoral-urte honetan. Egun berezia izango da Bilbo, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutientzat aurtengo Misio Eguna, martxoaren 15ean ospatuko dutena, San Jose festaburuaren aurreko igandea denez.

Iragan oparoa izan dute Euskal Misioek, Ekuador, Venezuela, Txile, Kongo, Rwanda eta Angolan ehunka misiolari izan baitituzte. Orain, Euskal Elizbarrutien Misioak urrituta daude bai misiolariz bai misio-herriz, gaur egun Ekuador eta Angolan daudelarik.

Misioek geroari begiak zabalik begiratu nahi diote, itxaropenez. Hala, Elizbarrutien Misioen Egunerako aukeratu den goiburuak honela dio: «Geroa gure esku dago». Ikur-hitz honek Jainkoaren Erreinuaren aldeko Ebanjelioaren zerbitzura jarri nahi ditu gaur egun ere kristau-elkarteak eta Misio Ordezkaritzak.

Hiru elizbarrutietako Gotzainak oraingo egoeraz ari direlarik, misio-bokazioari arnasa eman nahi diote Oroimena eta itxaropena izeneko Idazki Pastoralean: «Pentsatu behar dugu egungo egoerak zer modu eskatzen duen misiolari izateko. Gure burua ukatuko ez badugu, ezin diogu inola ere misiolari izateari utzi. Ematen duenak jasotzen du gehien. Ez da teoria hutsa. Jarduera misiolaria hartu-emana da. Ditugun dohainak eskaini ditugu, eta eskaintzen jarraituko dugu. Haiek, jakin gabe, beren dohainak helarazten dizkigute. Batez ere, haien fede zintzoaren freskotasuna sentitu behar dugu, Jainkoaren zentzu sakonak bustirikoa. Soiltasunez eta mantsotasunez entzuten dute Jainkoaren hitza, eta halaxe eragiten die. Hori da haiengandik ikasi behar duguna».

Misioei laguntzeko era bat gure diru-laguntza ematea da. Igande honetan bilduko den dirua helburu honetarako izango da. Gainera, Donostiako Misio Ordezkaritzak kontu korronte bat du Kutxan, laguntza bide horretatik eman nahi dutenentzat: 2101 0381 09 0001869809.



 
  451 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   ANAI PEDRO ARRANBIDEREN GARIZUMAKO LEHEN GOGOETA
Igorlea: admin Data: Astelehena, 2009 Mar, 02 - 10:04
  spacer.gif
  Otoitza Oración
Garizumako mintzoa: Krisian, elkartasun-hazkundea

Donostiako elizbarrutiaren Garizumako Kanpaina «Familia gara. Familian gara» goiburupean da aurten. Ekimenen artean hona batzuk: Eritrea eta Maliren aldeko elkartasun-keinua, Arantzazuko ibilaldia apirilaren 4ean, Erramu bezperan, eta astero gogoeta artikulu bat argitaratzea. Hona hemen lehenengo gogoeta, Pedro Arranbide misiolariaren eskutik datorrena: Krisian, elkartasun-hazkundea


 
  467 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif
spacer.gif   XABIER LETE
Igorlea: admin Data: Ostirala, 2009 Urt, 30 - 10:02
  spacer.gif
  Otoitza Oración

Xabier Lete.



Idazlea

«Bizitza baten esperientzia nagusiak» islatu ditu Xabier Letek 'Egunsentiaren esku izoztuak' (Pamiela) liburuan, poeta baten hizkeraz idatzitako errelato txikien bidez.

«Sinestuna otoitz egiten duena da, eta Jainkoarekin liskarrean dabilena»

Juan Luis Zabala / BERRIA


Urnieta


«Galeraren zentzu bat» da nagusi Xabier Letek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944) bere liburu berriko poemetan ohiko gai nagusiei (bizitza, heriotza, maitasuna, adiskidetasuna, aberria, haustura, edertasuna...) egiten dien errepasoan. Baina galera guztien errepasoak esperantza bihurtzen den premia batera darama poeta: berraurkikuntzaren sinesmenera. 15 urte eman ditu Letek poema libururik argitaratu gabe, eta, orain, liburua plazan dela, ados dago bere lanaren emaitzarekin. «Ez dakit poema o­nak edo txarrak idatzi ditudan», dio. «Baina badakit neure barruko egia agertu dudala, egiatia izan naizela eta hor ez dagoela betelanik, ez dagoela txorakeriarik. Horretaz ziur sentitzen naiz».

«Berraurkikuntza» hitza aipatzen duzu liburu berriko poema askotan. Berraurkikuntzaren premia, nahia, ametsa... Zer litzateke berraurkikuntza hori zuretzat?
Nik behar handi bat sentitzen dut mundu honetan maite izan ditudan haiek nonbait, ez dakit non eta nola, berraurkitzeko; bereziki Lourdes [Lourdes Iriondo, emazte zena]. Ideia horretan gero eta sendoago nago, eta neure burua behar horretan estutzen dut, edo esperantza horretan bermatzen. Nire lagun sinestun batek dioen moduan, berraurkintzarik ez dago mundu honetako bizipenak ez badu geroan irauten. Beste lagun batek dio ez duela haragiaren piztueran sinisten; hori ere plausiblea da. Orduan, zer da iraungo duena? Espiritua? Eta non kokatuko da? Zer itxura hartuko du? Aurki gintezke haiekin? Denak galderak, erantzun zehatzik gabekoak. Batetik, urteak dira berraurkikuntzaren behar hori sentitzen dudala, eta azkeneko hiru urte hauetan, Lourdes joan zenez geroztik, behar izugarria sentitzen dut; bestela, zer zentzu du honek guztiak? Bestetik, ordea, badakit ezin dudala berraurkikuntzaren modua ikuskatu. Hor bizi naiz.
Nolakoa izango den ezin ikuskatu duzun baina beharrezkoa duzun berraurkikuntza baten esperantzan...
Bai, esperantza horretan bizi naiz eta esperantza horretan bizi nahi dut. Azken finean, neure buruari esaten diot berraurkikuntzaren esperantza horretan bizi banaiz berraurkikuntza hori gertatzen ari dela, egunero. Esperantza horretatik mintzatzen natzaio nire zain dagoenari. Gero azkenean porrot bat izango dela? Hutsune bat? Hori ere gerta daiteke, baina sinistu nahi dut ezetz, ez dela izango porrot bat. Horixe da liburuko azken poemaren gaia.
Zure poema liburuak ez bezala, erlijioek berraurkikuntza molde aski zehatzak aurkezten, deskribatzen eta iragartzen dituzte.
Niretzako berraurkikuntzak ez du forma zehatz bat. Nik ezin diot forma zehatz bat eman. Erlijio katolikoaren dogmatika jarraituz, hori hilen piztueran gauzatuko dela sinistu behar genuke. Niri asko kostatzen zait hori kontzebitzea. Baina erlijiotik bakarrik al du berraurkikuntzaren itxaropenak zentzua eta plausibilitatea? Nik uste dut ezetz. Nolanahi ere, berraurkikuntzaren gaiak zerikusi handia du erlijioarekin. Transzendentziarik ez badago, eta trasnszendentziari ez badiozu bide bat ematen, oso zaila da berraurkikuntzaren baitan sinistea, oso zaila da mundu honetatik haratago legokeen ezeren baitan sinistea.
«Eta zer, Jainkoa / otoitzekin eraikia / gure biluztasunean baizik ez bazina», diozu poema batean. Lourdes Iriondori hil o­ndotik Urnietan egin zenioten omenaldian irakurri zenuen poemaren hasiera da.
Geure baitan dagoen galdera bati erantzungo lioke poema horrek. Sinestuna zer da? Sinestuna da Jainkoaren baitan sinisten duena, edo sinistu nahi duena, otoitz egiten duena, Jainko horri hitz egiten diona, eskatzen diona, Jainko horrekin solasten dena, eta Jainko horrekin -niri askotan gertatzen zaidan bezala- borrokan eta liskarrean dabilena. Sinestuna hori da, eta sinesmen mota horietatik Jainkoarekin mintza daiteke. Baina sinesmenik edo sinisteko gogorik ez duenarentzat, harreman horretan sartzeko gogorik ez duenarentzat, Jainkoaren arazoak ez du plausibilitaterik. Txorakeria bat da Jainkoa badela edo ez dela aldarrikapen publikoak egiten hastea. Hori dena azkenean erretorika da. Eta Jainkoa azkenean gure otoitzean baizik ez balego?
Poesia otoitz modu bat da, «otoitz etsiperatua», poema liburuarekin bateratsu kaleratu duzun Poesiaz gogoeta bat (Pamiela) saiakera laburrean diozunez. Zure poemek asko dute otoitzetik.
Poesia otoitz bat da, batzuetan transzendentea, Jainkoari bideratua; eta beste batzuetan geure izateari eta geure iraganari egiten diogun otoitz minberatua, mingarria sarri. Liburu honetako poemetan iraganera begiratu dudanean alde o­nak ikusi ditut, baina baita iluntasunak ere, penak eta batez ere kulpak; liburu honetan asko dago horretatik. Horretaz mintzatzen naizenean, balirudike barkamena eskatzen ari naizela, eta hori azken finean otoitza da.
Zer leku du <EM>Egunsentiaren esku izoztuak</EM> poema liburu berriak zure poesia ekoizpen osoaren testuinguruan?
Poesiari dagokionez, nik uste dut azken hiru liburuetan nitaratu naizela batez ere: Zentzu antzaldatuen poemategia, Biziaren ikurrak eta Egunsentiaren esku izoztuak. Nik uste dut poeta gisa Zentzu antzaldatuen poemategia-n hasi nintzela ni izaten, literaturan batzuetan egiten ditugun piruetak eta itxurakeriak alde batera utzita. Pentsatzen dut horrek heldutasun pertsonal batekin zerikusia izango duela. Bizitzak, o­nerako edo txarrerako, helarazi egiten gaitu. Nik adin bat badut eta zorionez garaiz etorri zait heldutasuna, edo heldutasunarekiko ustea behintzat.
Zerk bereizten du Egunsentiaren esku izoztuak aurreko bi poema liburuetatik?
Azken liburu honetan egongo lirateke, laburbilduta, bizitza baten esperientzia nagusi gehienak: bizitza, heriotza, maitasuna, urradurak, iraganean zeuden lurraldeak, biziguneak, bidaiak, udak... hori dena. Azken liburu honetan legoke galeraren zentzu bat. Bizitza galtzen dugu, maitasuna galtzen dugu, osasuna, lagunak, adiskideak, lurraldeak... Baina liburu honek ez zukeen biribiltasunik izango, eta ez dakit argitaratu ere egingo zen ere, azkeneko atala gabe. Duela 13 bat urte hasi nintzen liburu honetako poemak idazten. Baina iruditzen zitzaidan ardatza falta zitzaiola, zentzu osoa emango zion zerbait, eta hori Lourdesen heriotzarekin etorri zen. Lourdes hil zenean, hasi nintzen gogoetatzen poesian adieraz ote nezakeen galera hori, eta neure buruari baietz erantzun nionean hor aurkitu nion liburuari zentzua.
Liburuaren funtsezko atala da, beraz, Neguan izan zen izenekoa, azkenekoa.
Bai. Atal hori da, nire ustez, liburuaren ardatza. Liburuko poemetan pluralean hitz egiten dut, gutaz ari naiz, eta beti dago presente Lourdes. Artifizio literario bat ere bada, baina hori psikologikoki gauzatzen da, liburuan, Lourdesen ausentzia fisikoarekin. Horrek eman dio tonua liburuari, dena batzen duen tonua: interpelazio bat, galdekatze bat, hurbiltze bat... «zuk», «esan genuen», «ibili ginen», «esan zenidan», «erantzun nizun»... Metafisika baino gehiago, errelato txiki batzuk bezala egin nahi izan nituen. Heriotzari buruz eta galerari buruz gogoeta metafisikoak idatz daitezke, baina pentsatu nuen bestelako zerbait egin behar nuela. Gainera, ez zitzaizkidan horrela atera, hurbileko zerbait bezala baizik. Zauri bat bezala. Zaurietatik odola eta pozoia ateratzen direla esaten dute. Eztia ere bai batzuetan. Goxotasuna eta garraztasuna.
Abestitzak eta poema kantatuak (Elkar, 2006) liburuaren sarrera oso zeure sentitzen omen duzun Cesare Paveseren aipu batekin amaitu zenuen: «Izan zen gizon bat / saiatu zena, / baina ez zuena asmatu». Kanpotik begiratuta, ordea, esan daiteke «asmatu» duzula, gauza batzuetan behintzat: zure lan batzuk indar handiz eta sustrai sendoz iritsi dira jende askorengana.
Hori bai, hori egia da. Orain dela gutxi esan dit Ez dok Amairuko adiskide batek batzuetan oso modu inprudentean mintzatzen garela gure iraganaz, oso autokritikoak agertzen garelako, eta ez garelako konturatzen zenbateraino izan ginen jende askorentzat erreferentea. Baina neuk egin dudan lan pertsonalari, batez ere kantari gisa egindakoari, ikuspegi autokritiko batez eta jendeak pentsa dezakeenetik haratago begiratuz gero, nik ikusten dut ahaleginak badaudela, asmoak eta anbizioak badaudela, baina gero lortu dudan hura beti txikiagoa geratu dela. Esan izan didate Paveseren esaldi hori oso erretorikoa dela, ez duela nork bere burua hainbeste biluzi behar. Baina nik deklarazio hori egiteko beharra nuela sentitu nuen. Jendearen aurrean biluzterakoan izaten da egia bat esatearen beharra ere. Horrek, gainera, harreman estua du asko kezkatzen nauen beste gai batekin: garailetzarekin.
Zer kezka duzu ba garailetzaren inguruan?
Niri garaileak gero eta gutxiago gustatzen zaizkit. Denok gara oso hauskorrak, eta garaile izatetik galtzaile izatera oso urrats txikia dago: gerta daiteke gaixotasun bat, porrot afektibo bat; gerta daiteke gizarteak berak bizkarra ematea; gerta daiteke zahartzaroa... Garaileek pena sentiarazten didate.
Zeu ez zara inoiz garaile sentitu?
Bai, neu ere sentitu izan naiz garaile une batzuetan; ez askotan. Kantaldi biribil baten o­ndoan jendeak maitasuna adierazten dizunean garaile sentitzen zara, Jainkoa bezala. Baina handik hiru minutura oholtzatik jaitsi, zigarro bat erre, tresnak biltzen hasi eta ez zara ezer. Bukatu da garaipena. Garaipena oso hauskorra eta denbora gutxikoa da. Horri buruz oso gauza polita esan zuen behin Miguel Indurainek. Laugarren edo bosgarren Tourra irabazi zuenean, galdetu zioten ea zer sentitu zuen Eliseo Zelaietako podiumean jendea txaloka eta komunikabide eta autoritate guztiak berari begira zituela; eta Indurainek erantzun zuen kosta egiten zitzaiola txalo haiek berarentzat zirela sinistea, txaloek irrist egiten ziotela iruditu zitzaiola, atzera begiratzeko gogoa sentitu zuela txaloak beste norbaitentzat balira bezala. Nik ere sentsazio berbera izan dut inoiz txaloak jasotzean, eta oso adierazpen inteligentea iruditu zitzaidan Indurainena. TB--&gt;@Elkarrizketaren bertsio osoa: www.berria.info

 

«Euskal gizartearekin mesfidati bizi izan naiz arlo askotan»

J.L.Z.

Urnieta

Aberriaren gaia ezin albora utzizkoa izan du beti Xabier Letek bere lanetan, hala abestitzetan nola poemetan. Aberriarekiko maitasunak eragindako sufrimenduen ingurukoak dira Leteren lanik ezagun eta sarkorrenetako batzuk. Liburu berrian ere ez du alde batera utzi gaia.
Euskal Herriko gatazka politikoak ere badu islarik liburu berriko poemetan. Isla mingotsa, mingarria.
Vulnerant omnes atalean bi poema daude gai horrekin lotuak. Horietako batean Euskal Herriari edo nire jendeari mintzatzen natzaio, esanez ezin ditudala gehiago jarraitu, bukatu direla atxikimenduak... Euskal Herriko aldarrikapenei buruz egiten dudan gogoeta edo komentario kritikoa da, nahiko ezkorra, modu malenkoniatsuan egina eta, nire ustez, oso gogorra zati batzuetan. Beste poema oso zehatza da: ez dut izenik jarri, ez dut siglarik jarri, baina argi dago nori buruz ari naizen. Norbaitek galde diezadake ea zergatik sartu naizen horiekin.
Zer erantzungo zenioke hori galdetuko lizukeenari?
Nik uste dut eskubide osoa dudala gudu kantuetan dabiltzan horiei esateko gudu kantuen garaiak bukatu zirela, behintzat beraiek ulertzen dituzten moduan. Gainera, esaten dutenez, egiten ari diren hori gure izenean ari dira egiten. Eta gure izenean ari direla diotenez, nik poema hori idatzi beharra neukan -nahiz eta jakin poema horrek mina emango diola zenbaiti-, horiei ezetz esateko, ez direla Euskal Herriaren izenean ari, ez nire izenean behintzat, eta ezta beste askoren izenean ere, beren lanbroetan trabatuak baizik. Honako hau esango banie bezala: «Zuen taldea sortu zenean nik 15 urte nituen. 65 urte kunplitzera noa. Beti istorio berdina ikusten dut: beti aldarrikapen berberak, beti ustezko estrategia izugarria, beti ekintza gogorrak. Eta... zertarako? Ni hiltzera noa. Zer nahi duzue esatea? Pozik noala mundu honetatik zuek egin dituzuenak ikusi o­ndoren, eta zer lortu duzuen, alegia ezer ez? Ez, ez noa pozik. Bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue. Ezin dizuet esan oso pozik noala. Esan behar dizuet egia. Eta azken batean, zer esan dezake hilotzak?». Amaiera hori Luis Cernudaren poema batetik hartua da.
Ez zaude, beraz, Euskal Herriko egungo errealitate politikoarekin oso gustura...
Errealitate politikoarekin baino gehiago, biolentziaren errealitatearekin nago mingostuta. Errealitate politikoarekin errespetuduna naiz. Errespetatzen ditut politikak eta politikariak, baina errespetatzen ditut distantzia batekin. Nik argi dut, aspalditik, idazle baten lana -poeta batena, kantari batena...- eta politikari baten lana oso lan desberdinak direla, oso abiapuntu desberdinetatik abiatuta egiten dutela lan batak eta besteak, eta oso irizpide desberdinekin.
Euskal Herria maitasun eta sufrimendu iturri izan da beti zure kantu eta poemetan.
Euskal Herriaren azken hamarkadetako bilakaera oso baikorra izan da arlo askotan, asko hobetu delako gure bizitza -ez bakarrik materialki, kulturalki ere bai-, baina gure adinekook oso egoera gogorrak bizi behar izan ditugu, oso zailak. Batasunaren, kidetasunaren, solidaritatearen aldeko aldarrikapenak ezagutu nituen nik 20 urte nituela, eta gero beti ikusi izan dut dena dela puskaketa, haustura, krisia. Hemen bi edo hiru ataletatik ez da atal berri bat sortzen; batetik hiru sortzen dira, puskaketaren erruz. Horrek min handia eman izan dit, eta euskal gizartearekin mesfidati bizi izan naiz arlo askotan. Hemen jendeak baditu usadio o­nak, gizatasun handikoak, baina baita txarrak ere. Gorrotorik ez diot inoiz izan Euskal Herriari, baina deitorapen edo distantzia apur bat bai aldizka.

 
  574 Irakurketak - Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria
 
spacer.gif
spacer.gif spacer.gif spacer.gif spacer.gif

spacer.gif spacer.gif spacer.gif

 

Madalena Jauregiberri Pasalekua, 2
20014 DONOSTIA
Telefonoa: 943 45 44 00
Faxa: 943 46 51 67
donzuzhhlh@lasalle.es
donzuzorok@lasalle.es
Posta-kutxa 1344
20080 DONOSTIA